Egilearen Fitxategia

Gaur egun irakaskuntza ez da jada lehen zena, urteak atzera eginez gero, arazo larriak zituzten umeak (down sindromedun umeak, ardatz bifidoa dutenak, mutazio bereziren bat dutenak …) alde batera geratzen ziren gizarteko alderdi marginatuak zirelakoan. Gaur egun ordea, alderdi berezi horiek ikasgeletara ekarri ditugu eta ondorioz irakasleok formazio berria jasotzen hasi gara munduan dauden haur guztiak behar bezala hezi ahal izateko.

Gida honen helburua hain zuzen ere hori da, arazoak dituzten edo izan ditzaketen haurren kasuak ezagutzea eta nola esku-hartu jakitea irakasle garen heinean modu egoki eta zuzen batean hezi ahal izateko diskriminaziorik egin gabe.

Arrisku biologiko nahiz sozialak dituzten haurrak detektatzen jakin behar dugu eta languntza eskaintzeko prest egon behar gara irakasle lanbidean. Gida honetan, gai honen inguruko alderdi bakoitzaren definizioak, ezaugarriak, esku-hartzea eta antzeko informazioa aurki dezakegu formatu erraz batean, momentuan erabili ahal izateko,  gure ikastetxeetan esku-hartze bizkor eta zuzena sustatuz.

Baliabide desberdinak erabiliz gure gida sortzea lortu dugu azkenean. Hemen aurkezten dizuegu gure irakaskuntza bidean aurre egiteko erabiliko dugun teoria psikopedagogikoren  oinarriak.

Sortzaileak: Lorena Hidalgo, Sara Nuñez, Nerea Pozo, Ibone Arrieta eta Iraitz Prieto.