Ikusmen Urritasuna

Definizioa:

Ikusmen urritasuna, ikusmen zorroztasunean muga jartzen duen arrisku biologikoa da. Honen diagnostikoa egiterako orduan, objektu baten autemate mailaren azterketan oinarritzen dira, hots, urruntasun desberdinetan haurra zer detaile ikusteko gai den aztertzen da, gehienetan objektuak letrak edo irudiak izaten dira.

Motak:

“Vidayestilo” izeneko webgunean irakurritako informazioaren arabera ikusmen urritasunaren barnean hainbat mota ikus ditzakegu. Mota hauek arrastro bisualaren araberakoak izango dira, hau da, ikusmen urritasunaren mailaren araberakoak.

  • Itsutasuna → Haur itsua Braille sistemaren bidez ikasten duena eta ikusmenik ez duena da, izan ere, argiaren pertzepzioa jasotzeko ikusmenik ere ez dauka.
  • Ikusmen urritasuna → Begietatik gertu objekturen bat jartzean ikustea edo autematea lortzen duten pertsonak.
  • Ikusmen partziala → Argitasunez ikusteko betaurrekoen beharra dute ikusmen partziala duten haurrek, betaurreko gabe nibel baxu batekin ikusten dute dena.
  • Ikusmen normala → Betaurrekoen beharrik gabe argitasunez ikustea.

Beste sailkapen mota bat ere egin daiteke ikusmen urritasunaren barnean, honen arrazoia zein izan den kontuan hartuta.

  • Begietan arazoa → cataratas, miopia, hipermetropia, astigmatismo, prebicia edo ikusmen nekatua (vista cansada), estrabismo…
  • Garunean arazoa → itsutasun kortikala…
  • Nerbio sisteman arazoa → estasis papilarra, neuritis optikoa, glaukoma…

Ezaugarriak:

Garapen motorea

  • Haur itsuek zailtasunak dituzte eskuak esplorazio tresna gisa erabiltzeko horretarako entrenatuak ez badira.
  • Psikomozitritatean atzerapena daukate (tabla konparativa), motibazio faltagatik, hau da, itsua ez den edozein haurrek objetu erakargarri bat ikustean beregana joaten da edo joateko ahalegina egiten du, horrela bere gorputza mugituz. Itsuek berriz, objeturik ikusten ez dutenez ez daukate motibaziorik mugiarazteko.
  •  Itsuentzat esploratzeko forma bakarra ukimen eta entzumenaren bitartez
  •  Itsuek ez dute momentuan objetu bat identifikatzen, nolakoa den ez ikusten, hots, begitik zuzenean bere itxura ez sartzean, esfortzu eta denbora gehiago behar dute objetua bere osotasunean identidikatzeko.

Garapen kognitiboa

  • Jaiotzetik ikusmen urritasuna duten haurrak, ikusteko gaitasuna osotasunez garaturik duten haurrekin alderatuz atzerapen nabarmena izan ohi dute garapen kognitiboan.

Garapen Sozio-afektiboa

  • Ama eta inguruarekin sorturiko harremanak funtsezkoak dira garapen afektibo egoki bat edukitzeko. Ikusmen urritasuna duten haurrek, amarekin harremanetan jarri eta kontaktua izateko zailtasunak dituzte, izan ere honek ez du beste umeen berdin erantzungo ama hurbiltzean, hitz edota barre egitean; gogor, geldi, ez du ahoskatuko eta ez du espresiorik adieraziko.
  • Seinaleei erantzuteko zailtasunak dituzte eta askotan, gertatuko dena ezin izaten dute aurreikusi.
  • Aurre hartzeko gaitasuna funtsezkoa da lehenengo jolas sozialetan parte-hartzeko. Ondorioz, ikusmen urritasuna duten haurrekin bokal-hotsak edota beste objektu batzuen bitartez eginiko soinu bidezko joko egoerak aurkitu behar dira. Haur hauek parte-hartzeko lehenengo ezagutu egin behar baitute, eta ondoren parte-hartzen hasiko dira.
  • Pertsona ezezagunen aurrean, ihes jokabidera jo ordez, geldi eta adierazkortasunik gabe  erantzuten dute.
  • Jokabide estereotipiak dituzte; gorputza kulunkaz mugitzea, “blindismo” (atzamarrak begiko orbitetan sartzea). Hauek harreman sozialak izaterako orduen ez diote mesederik egiten.
  • Autonomia pertsonala eta soziala lortzeko, ahalegin gehiago egin behar dute, hauen ikaskuntza ez baitute, besteak beste; baso bat heldu, sardexka eta labana erabiltzen ikasi, jantzi eta garbitasun ohiturak

Komunikazio eta Hizkuntza Garapena

  • Ikusmen urritasuna duten haurrek beren intentzio komunikatiboak adierazteko gaitasunean muga handian dituzte eta baliabide desberdinak erabiltzen dituzte.
  • Ohiko keinuak ez dituzte erabiltzen; seinaleak, eskaerak, gauzak eskaintzea…
  • Ama eta haur baten artean komunak diren jolasetan ez dute parte hartzen.
  • Hizkuntzaren agerpen eta hau menderatzeak mesede handia, ama, familia zein berdinkideekin komunikatzeko funtsezko instrumentua da beraientzat.
  • Haur hauek beste haurrekin alderatuz informazio gutxiago jasotzen duten arren, hizkuntzaren garapen egokia lortzen dute
  • Ikusmen Urritasuna eta autismoa daukaten haurren hizkuntzarekiko ezaugarriak antzekoak dira; atzerapena izenordainen erabilera produktiboan. (portzentaje handi batek, ez guztiek)
  • Gaitasun eskasa dute elkarrizketetan parte-hartzeko
  • Estilo gestalikoa dute; esaerak, hitzezko formulak, imitazioak eta aurretik esandakoaren errepikapenak erabiltzen dituzte.

Esku-hartzea:

Ikusmen urritasuna  ahalik eta azkarren antzematea oso garrantzitsua da eta horri esku-hartze egokia aplikatzea.  Prozesu horretan gurasoek ezinbesteko partaidetza dute, hauek baitira haurrekin denbora gehien pasako duten pertsonak.  Egoera honi aurre egiteko erabiliko diren metodologia guztiak haurraren itsutasun mailaren araberakoak izango dira; geroz eta maila handiagoa orduan eta arreta gehiago beharko du.

Hezkuntzaren aldetik, ikasgelak prestatuak izatea da egokiena. Itsumen arazoak dituzten pertsonek euren egunerokotasunean erabiltzen dituzten gelak memorizatzeko joera izaten dute. Beraz, gomendagarria da ikasgelako planteamendua beti berdina edo antzerakoa izatea. Materiala ere, egokitua izan behar da, hala nola, Braille hizkuntza idatzitako liburuak edota itsuentzako moldatutako filmak.  Bestalde, haurraren ikaskideek jakin beharko dute nolako egoera bizi duen euren jolaskideak noiz lagundu behar dioten jakiteko,  modu honetara  ikaskideen arteko gaizki ulertuak ekiditu eta harremanak sendotzeko.

itsuen mundua geroz eta urbilago da urteak aurrera doazen einean, ONCE moduko fondazioei ezker ikusmen urritasuna duten pertsonak geroz eta bizitza autonomoagoa izan dezakete., mugikorra erabili dezakete, eurendako moduko erlojuak erabili, ordenagailua erabili…

Ikasgeletan zentratuz gero, haur itsuentzako jolas eta proiektuak prestatu dituzte modu honetara ume hauek euren ikasgeletako beste aurren erritmo berdina jarraitu ahal  izateko. Forma eta testura ezberdinetako liburuak, marerialak ezberdintzen ikasteko domionoak, brailea ikasteko ordenagailu eta jokuan… margotu ere egin dezakete, laranja gorritik bereizteko usaineko koloreak erabiltzen dituzte, hots, horia limoi usaina, berdea menta usaina, gorria marrubi usaia, baltza regaliz usaina… beraz esan dezakegu geroz eta ibilbide antzekoagoa izango dute eskolan ume itsuek eta ikusmen egokia duten umeak.

Utzi iruzkina