Motak

Haur guztiak ezberdinak dira eta euren testuinguruak ere. Hortaz, haur bakoitzaren arriskuek sorburu ezberdinak izango dituzte;

  • Dibortzioa –> egoera hau bizi duten haurrek gurasoenganako irudia ezberdina da eta beraz, hezkuntza mota ezberdina izango da ere. Dibortzioaz gain, tratu txarrekfisikoak nahiz psikologikoak ere zerikusia dute bai gurasoen artekoak eta bai haurrarekikoak.
  • Gurasoen jokabideak –> sekulako garrantzia eta influentzia dute adin honetan, haurren ereduak baitira eta beraien jarrerek ezinbesteko eragina dute arrisku sozialetan.Esaterako,  drogodependentziak, seme-alaben abandonuak eta beste hainbat egoerek haurraren etorkizunean eragingo du.
  • Tratu-txarrak –> haurrari kalte fisikoa edota mina jasateko arriskua dakarkion nahita egindako ekintzari deritzo. tratu txarrak jasateak haurren jarrera aldatu dezake; haur batzuk honen aurrean, erasokor eta suntsitzailea bihurtzen dira, beste batzuk, ordea, beldurti eta barnekoiak bihurtzen dira.
  • Axolagabekeria –> haurraren erantzuleak haurraren oinarrizko behar fisikoak edota kognitiboak betetzen ez dituenean gertatzen da. Axolagabekeriaren  barnean zenbait jokabide aurki ditzakegu, esaterako; elikaduran, haurrari ez zaio behar duen elikadura ematen, jantziei dagokienez, haurrak ez ditu arropa egokiak eramaten.
  • Abandonu emozionala –> haurraren erantzule edota familiako kideek honi irain, iseka, gaitzespen edo haurra abandonatzeko mehatxu egiten dionean gertatzen da, erasotzaile eta haurraren arteko loturak etengabe blokeatuz. Jokabideen artean; arbuioa, izutzea, bakartzea eta etxeko bortizkeria daude besteak beste.
  • Sexu abusua –> pertsona heldu batek haurrarekiko sexu jokaera desegokia duenean gertatzen da.  Jokabide hau errepikatuz gero, haurrak sekulako trauma psikologiko larriak jasateko arriskua izango du eta honek haurraren garapenean ondorio oso kaltegarriak izango ditu.

Utzi iruzkina