Esku-hartzea

Haur hezkuntzako profesionalen lana oinarrizkoa da haurren babesgabetasun egoerak prebenitu, identifikatu, jakinarazi eta behar bezala esku hartzeko momentuan, izan ere, gizarte zerbitzuetara iristen diren kasu gehienak ikastetxeen jakinarazitakoak dira. Beraz, argi dago hauek guztiz murgilduta daudela arazo hauek detektatzerako orduan; umeekin egunerokotasunean daude eta harreman sendo eta hurbila daukate, susmorik badute beharturik daude gizarte zerbitzuetara jotzera eta leku ezin hobean daude haurrei zein hauen familiei laguntzeko.

Haurrak babesteko zerbitzu espezifikoak egonda ere, gizarte zerbitzuak, haurrak babestea gizarte osoaren erantzukizuna da. Umeen babesgabetasunak eragin handia du hauen garapenean, hots, hauen ikaskuntza bidean bai lorpenetan eta bai egokitzapenean. Irakasleak kualifikatuta daude ume bat babesgabetasun egoeran bizi denean egoera hura igartzeko, honen adierazleak zeintzuk diren dakitelako. Azken finean, eskola lekurik onena da haurren egoera fisiko eta hauen jokabidean aztertzeko eta irakasle batek babesgabetasunaren adierazleak ikusteko erraztasuna edukiko du eskolan haurra familiarekin egoten ez den momentu bakarra delako.

Legediaren arabera, irakasleek haur batek etxean babesik gabeko egoeran bizi dela susmoa izaten badute hauek gizarte zerbitzuei egoera horren berri ematera derrigortuta edo behartuta daude. Eskolan, haurren babesgabetasun egoerak detektatu eta jakinaraztea prebentzio lana egitea da, hori horrela, etorkizunean arazoak iraun edo larritzea saihestuko da. Ikastetxean bertan prebentziorako programak egoten dira ikasleentzako nahiz gurasoentzako.

Haur bat babesik gabeko egoeran bizi dela igartzen denean gizarte zerbitzuek esku hartzen dute; ume honen ongizatearen bilatzeko, bere eskubideak zaintzeko, oinarrizko premiak asetzen dituen ingurune bat bermatzeko, hauentzako bizileku seguru bat ziurtatzeko, elkarbizitzako gunea egonkorra izateko duten eskubidea bermatzeko, gurasoei laguntzeko, beharrezkoa bada gurasoak aldi batez ordezkatzeko eta umeei ingurune seguru alternatibo bat emateko haien familian ezin badira egon.

Gizarte zerbitzuak ez dira entitate bakarra, batera jarduten duten hainbat erakunde dira; espezializatutako gizarte zerbitzuak (egoera larrian dauden umeekin esku hartzeko, gobernuan daude) eta udaletako gizarte zerbitzuak (egoera larrian ez dauden umeekin esku hartzeko, udalean daude).

Haur bat babesik gabe egon dela susmoa badago, gizarte zerbitzuetan profesionalak diren pertsonei jakinaraziko zaie, hauek kasua aztertu eta eurek landu beharreko kasua dela uste badute kasuarekin lanean jarraituko dute. Bukatu ondoren kasua udaletako gizarte zerbitzuei edo gizarte zerbitzu espezializatuei pasatuko zaie larritasunaren arabera; haurra familiarengandik bereiztea beharrezkoa ez bada denei laguntza eta tratamendu bat emango zaie eta umea familiatik bereiztea beharrezkotzat jotzen bada gizarte zerbitzu espezializatuek zentro de familia (familiarra) bat bilatuko dute honentzat, egoera honetan ere bai haurrak eta bai gurasoek laguntza eta tratamendua jasoko dute. Haurra gurasoekin bueltatzea ezinezkoa bada gizarte zerbitzu espezializatuek ordezko familia bat bilatuko dute haurrarentzat eta hori ezinezkoa bada, harrera etxe batean biziko da gizarte zerbitzu espezializatuen ardurapean. 18 urte betetzerakoan ez dira hauen ardurapean egongo baina hauen laguntza jasotzen jarraituko dute lana eta bizilekua topatu arte.

Utzi iruzkina