Garapen nahaste orokorra

TGD (Trastornos Generalizados del Desarroyo) espekto autistaren barruan dagoen maila bat da, non autismoa kokatzen den. Aipatu berri dugun sindrome hau, gradu ezberdinetan aurki daiteke eta maila bakoitzaren araberakoak izango dira haurraren sozializazioa, komunikazio gaitasunak eta jokabideak.

Definizioa

Garapen neurologikoan ematen den nahaste bat da hau eta honek eragin zuzena du hizkuntzaren erabileran, elkarrekintza sozialetan eta irudimenean.

Motak

Garapen nahaste orokorrean hiru mota ezberdintzen dira: asperger nahastea, rett sindromea eta haurtzaroko nahaste desintegratzailea.

  • Espektro autista: Burmuinean egondako anomalia batengatik sortzen da. Espektro autistaren mailetako bat autismoa da eta hau jasaten duten haurrak sozializatzeko eta komunikatzeko arazoak izaten dituzte. Jokabideak behin eta berriro errepikatzen dituzte eta  eguneroko bizitzan aldaketak ez dituzte gogoko.
  • Asperger nahastea: nahaste hau jasaten duten haurrek sozializatzeko zailtasunak dituzten arren,  hizkuntzaren garapenean ez dute arazorik  eta beraien garapen kognitiboa normala izaten da. Garapen motorean ez dute arazorik izaten, baina nahiko traketsak izan daitezke.
  • Rett sindromea: emakumezkoek soilik jasaten duten mutazio genetiko bat da.  5 urte beterik izan arte ez da behin behineko diagnostikorik egiten. Honek, degradazioa ekartzen du eta bere bilakaeran honako ezaugarriak aurki daitezke.
  1. Garapen arrunta haurdunaldian eta jaio eta gero hilabete batzuetan.
  2. Buru hezurraren hazkuntza geldotu egiten da 5 hilabetetik aurrera.
  3. Komunikazio eta harremanetan zailtasunak agertzen dira 6 hilabetetik aurrera.
  4. Eskuak eta oinak txikiak izaten dituzte.
  5. Atzerapen psikomotorea izaten dute.

Ezaugarriak

Autista guztiak biltzen dituen ezaugarri komuna, hauek komunikaziorako duten arazoa da, hots, sozializatzeko orduan dituzten oztopoak. Horrez gain, autismoak, eta baita  espektro autista orokorrean bizitzan garrantzitsuak diren beste alor batzuetan eragiten dute.

  • Sozializazioan eta komunikazioan arazoak;
    • Euren burua isolatzeko joera handia daukate inguruko haurrekin jokabide disruptiboak edukitzen dituzte
    • Harremanik ez edukitzean, hots, sozializatzeko gai ez izatean komunikazio eza gertatzen da.
    • Premiak asetzeko bakarrik komunikatzen dira.
    • Ez dute gizartea ulertzen.
    • Besteenganako isilpeko interes eskasa izaten dute.
    • Partzialak eta intrusiboak izan daitezke, besteen erantzunak ulertu ezin dutenean.
    • Enpatiaren ahalmen mugatua dute gehienek.
    • Gauzak literalki ulertzen dituzte. Adb: Joan pikutara! Hauek literalki ulertzen dute eta esan ezean pikutara joango dira.
    • Gizartea euren modura ulertzen dute.
  • Ahoz nahiz keinu bidezko komunikazioan ezintasuna;
    • Batzuk ez dute lengoaiarik garatzen.
    • Elkarren arteko harremanak amaitzeko ezintasuna.
    • Hitz egiterakoan zailtasunak dituzte eta gauza bakar bat esaterako orduan hainbat saiakera egingo dute hitz desberdinen erabilpena eginez.
    • Lengoaiaren forman eta edukietan anomaliak.
    • Hitzak sortzen dituzte.
    • Hitzezko zein keinuzko seinaleenganako erantzun emozional desegokia ematen diote.
    • Interakzio soziala hasi eta erregulatzeko ezintasuna.
    • Askotan besteen emozioak hautemateko arazoak izaten dituzte.
  • Garapen kognitiboan arazoak;
    • Lau haurretik hiruk garuneko atzerapena daukate.
  • Genetikoki eragina izan dutenak;
    • Autismoa sufritzen duten pertsonen portzentaje handi batek gaitz hori genetikoki jaso dute.
    • 1000 umetik 1 autismoa sufritzen du.

Arestian aipatu ditugun alorretan dauzkaten mugez gain, beste hainbat ezaugarri ere izan ditzakete:

  • Pasibotasuna.
  • Denboraren kontrol eza.
  • Ez dute jolas sinbolikorik egiten.
  • Ama joatean negar ez egitea, hots, harreman afektibo gutxi sortzen dituzte.
  • Ez dituzte gauzak eskatzen.
  • Interes mugatuak dituzte, interes berberak.
  • Mugimendu errepikakorrak egiten dituzte.
  • Txarto daudenean ez dute laguntzarik bilatzen.
  • Mugimendu korporal estereotipatuak.
  • Imitazioa burutzeko gaitasun eza.
  • Ohikoak ez diren objektuekin atxikimendu harreman iraunkorrak izan ditzakete.
  • Aldaketen aurrean erresistentzia handia jartzen dute; inguruan gertatzen den aldaketa batek ezinegona sor diezaieke.
  • Gai bitxien inguruko interesa.
  • Estimuluekiko ohikoa ez den sentsibilitatea.
  • Bere izena esaterakoan ez dute erantzunik ematen.
  • Ez dute kasurik egiten ezta ere instrukzioak jarraitzen.
  • Kontaktu bisuala sahiesten dute.
  • Soinu edo argi zehatz batzuk gorrotatzen dituzte; esaterako Mikrouhinaen eta zuku-makinen soinuak.

Esku-hartzea

Autismoa duen haur baten esku-hartzeari ekiterako orduan, IDAPP-ek (Institut de Diagnostic Antencio Pisquiatrica i Psicologica) dioe lez, 3 aspektu garrantzitsu izan behar ditugu kontuan haurrak izan dezakeen antsietatea eta larritasuna  (talde lan bidez bideratu beharko genukeena) kasuaren lanketa (haurraren ezaugarri eta egoera konkretuari begiratuta ekingo dioguna  bere maila kognitiboa, adaptazio maila, portaera, asaldatzeko joera, sentsibilitatea, behar konkretuak eta antzeko ezaugarrietan zentratu beharko gara)  eta azkenik programa bereziak sortzea ( ume hauek beharko dituzten laguntzailea lortzeko eta euren behar espezifikoei aurre  egiteko beharko ditugunak).

Autismo arrastoak dituen haur bat tratatzeko, beste arrisku mota batzuk dituzten haurren kasuetan bezala, esku-hartzeak ez dio haurrari soilik erreferentzia egin behar, gurasoiei eta haurraren inguruari ere egin behar die erreferentzia. Oso garrantzitsua da guraso eta hezitzaileen jokaera eta laguntza zailtasunak dituen umearen garapena ahalik eta positiboena eta kalitatezkoa izateko. Familiari tratamendu psikologiko bat eman beharko zaio baita autismoaren aurrean nola jokatu erakutsiko dieten tailer edo prestakuntza saioak, izan ere gurasoak izango dira haurrarekin ordu gehien igaroko dituztenak eta prestatuta egon behar dira seme-alabari lagundu ahal izateko.

Irakaskuntzan zentratuz gero lanaren filosofia ardatz bakar batean zentratzen da, autismoa duen haurraren heziketa garaia ahalik egokiena izatea. Honetarako irakasleak hainbat puntu ezberdinetan zentratu behar gara:

  •  Haurraren iniziatiba eta independentzia sustatzea etorkizunera begira bizitza errazago bat eskaintzeko asmoarekin
  •  Irakaskuntza bideratzeko irakaskuntza estruktural bat osatu, atalka eta gauza oso sinpleak erabiliz.
  •  Ikasgelan autistaren jokaera eta bere egoeraren  ondorioz eginiko gauzak ahalik eta naturaltasun handienaz tratatu
  •  Jokaera ez-egokian neurtzen saiatu, muga jakin batzuk ezartzen erakutsi behar zaio
  •  Komunikazioa bultzatu berdinkideen artean, bat gehiago dela erakutsi eta taldean murgiltzen zaiatu.
  •  Komunikabide ezberdinak eskuratu, munduan gertatzen denarin berri ematen saiatu, errealitatera gerturatu.

Beti izan behar dugu kontuan autistak erlazionatzeko eta komunikatzeko arazo handiak dituztela beraz oso zaila dela berdinkideen arteko erlazioak izatea eta bere arreta piztea.

Utzi iruzkina