Entzumen Urritasuna

Definizioa

Definizioak bi izan daiketezke begiratzen dugun ikuspuntuaren araberakoa:

  • Osasunaren Mundu Erakundeak dioenez (OME), ume bat gorra izango da  entzumen gaitasunean urritasunen bat badu, eta honek hizkuntza ikastea, egunerokotasun normal baten aritzea, edota eskolako erritmo normalean jarraitzea oztopatzen badie.
  •  Entzumen urritasunak, funtsezko komunikazioa bideratzeko zeinu hizkuntza erabili  eta bere burua beste pertsona gorrekin identifikatzen duten pertsonei egiten die erreferentzia. (Unión Europea de sordos [EUD]) (Federacion Mundial de Sordos [WFD])

Ezaugarriak

“Atención temprana en niños con sordera” artikuluari erreferentzia eginez, Entzumen Urritasuna duten haurrak ez dira biztanleria homogeneoaren parte, hauek hizkuntzaren garapenean, garapen kognitiboan, sozialean eta  afektiboan jasan ditzaketen eraginak anitzak baitira.

1.   Garapen Motorea

·     Haur hauek jasago duten atzerapenenean eragin handiagoa izango du ingurukoen erantzunak entzumen urritasunaren ondorioek baino.

·     Umeek gorrek ez dute beren ekintza motoreen entzumen auto-kontrolik edukiko; bere pausoen hotsa ez dute entzungo, lurrera jausitako objektuak ez dituzte entzungo hau da, entzumen faltak ez dio soinudun elementuak aurkitzen baimenduko.

·     Beraien esperientzia guztiak ikusmenaren eta ukimenaren menpekoa izango dira.

2.   Garapen Kognitiboa

·    Gaur egun egiaztatu den bezala, entzumen urritasuna duten haurren gaitasun intelektualak pertsona entzuleen oso antzekoak dira.

·    Garapen  kognitiboa etapa desberdinetan motelagoa dute

·    Entzumen urritasunak ez du  adimenean atzerapenik sortzen

·    Haur gorrak guraso gorrak dituzten egoeretan inteligentziazko testetan emaitza hobeak.

·    Jolas sinbolikoan arituko diren arren, atzerapen eta muga batzuk antzemango zaizkie entzule diren haurrekiko.

·    Zenbait alderdik garapen kognitiboan eragin dezakete; informazio falta, munduarekiko esperientzia pobreak, itxaropen eta antolamendu desegokia, ahozko hizkuntzan oinarritutako irakaskuntza…

3.   Garapen Sozio-afektiboa

·     Entzumen urritasunak ez dauka zertan arazo sozialak sortu,  izan ere sozializaziorako arazoak haurra inguratzen duen testuingurukoen jokabideen araberakoa izan dira alegia.

·     Egokitzeko zailtasun handiagoak izango dituzte eta ezagutza sozial mugatuago bat daukate.

·     Ahozko hizkuntzaren atzerapenak, baina batez ere, haurraren urritasunak

4.   Hizkuntzaren Garapena

·     Entzule diren haurrekin alderatuz, hizkuntzaren garapena oso desberdina izango dute; ezer entzun gabe hizkuntza bat barneratu eta ikastea zaila baita

·     Hizkuntza ikastea ez da prozesu espontaneo eta naturala izango, prozesu astuna eta zaila baizik.

·     Hitzaren alderdi bereizgarriak antzemateko zailtasunak

·    Gorrak diren haurrak batzuetan guraso gorrengandik jaiotzen dira. Hauen ama hizkuntza zeinu bidezko hizkuntza izango da, eta ondorioz, entzule diren haurren prozesu eta etapa berdinak biziko dituzte. Egoera hau bizi duten haurrak, hots, guraso gorrak dituzten haurrak; hizkuntzaren garapena, kognitibo eta sozial altuagoa izango dute.

Entzumen urritasunaren maila da aipaturiko garapen motetan eragin eta ondorio handienak ekar ditzakeen faktorea. Izan ere, entzun urritasun maila larria eta sakona daukaten haurrek, entzumena funtzional ez izatean, ahozka hizkuntza eskuratzeko aukerak murriztuak izango ditu. Ondorioz, nahitaezko irakaskuntza baten bidez ikasi beharko dute; ezpainen irakurketa eta ikuste hautematearen guztiz menpeko dira ia. Horretaz gain, zeinu hizkuntza garatzeko aukera ere badute, familia eta eskola eremuak lagungarri izanez gero.

Esku-hartzea

Haurren ezaugarri pertsonalak eta entzumen urritasunaren ondorioz izango dituenak, behar batzuk sortuko dituzte eta haur bakoitzak horiek asetzeko laguntza desberdina beharko du.  Lehenengo etapan bizitzakoa guztia oso garrantzitsua da, haurraren eboluzioa horietan oinarrituta egongo baita. Ondorioz behar horiei arreta goiztiar egoki bat eman  ezkero, etorkizun batean eduki ditzaken zenbait muga galarazteko aukera egongo zen.

Entzumen urritasuna duten haurrak, medikuen ikuspegitik, minusbaliatu bezala katalogatuak izan dira, eta entzuteko ez-gaitasun horrek muga larriak eduki ditzake ikasteko gaitasunean. Hau horrela, esku-hartzearen objektu nagusienetako bat ahozko hizkuntza ikasteko erraztasunak ematea da.

Esku-hartze honetan, alde batetik, entzumen urritasuna duen haurra, subjektu aktiboa izango da, eta bestetik, haurraren familia eta testuingurua. Izan ere, haurrak urritasun jakina duela diagnostikatzean, familiarentzat egoera oso gogorra bihurtzen da eta zenbait alderdi kontuan hartzen dira; gurasoen ezaugarriak, moldagarritasuna, aukera eta sinesmenak besteak beste.

Hona hemen esku-hartzearen puntu esanguratsuenak;

  • Familia edo gurasoei dagokionez, hauek momentu oro guztiaren gainean egoteko informazioa eta laguntza eskaini. Haurrak izan ditzaken oztopo edo mugez informatzeaz gain, hezkuntza arloko informazioa ematea ere oso garrantzitsua da, izan ditzaketen aukera guztiak ongi aztertzeko; zentro ezberdinen ezaugarriak, esku-hartze ereduak, baliabide pertsonal zein materialak…Gurasoei emaniko laguntza indibiduala edota kolektiboa izan daiteke, eta hauek haurrarekin komunikatzeko estrategia multzo bat eskaintzea ezinbestekoa da, erlazioa mantendu eta eraginkorra izateko.
  • Lagun edo gelakideei ere (haur entzuleei) entzumen urritasuna zer den eta honek izan ditzakeen ondorioez informatu behar zaie. Horrekin batera, gorra den haurrak dituen ezaugarri, gaitasun edo muga jakinak zeintzuk diren jakitea garrantzitsua izango da, eta horrekin batera, elkar komunikatzeko eta bizikidetza errazteko baliabide desberdinak eskaintzea.
  • Gaur egungo laguntza teknikoak arreta goiztiarrarekin bermatuz gero, entzumena modu egoki eta hobeago batean erabiltzeko aukera du haurrak. Adibidez;

Ø      Audifonoak: entzumen urritasunaren zuzenketa sustatzeko. Aparatu honek, soinuak handitu edo transformatzen ditu haurrak hautemateko. Hala ere, hauen egokitzapena umearen ezaugarrian araberakoa izango da, baita gurasoen kolaborazio edota gaitasun audio-protesistarena.

Ø      Inplante koklearra;  aparatu elektriko honek ingurugiroko soinu guztiak biltzen ditu eta hauek energia elektriko bihurtzen ditu modu zuzenean haurraren entzumen nerbio bukaerak estimulatuz eta entzute sentsazioa sortuz bere garunean. Aipatu beharra dago inplante kokleara duten haurrek ez dutela informazioa sentsorial guztiz normala jasotzen, hala ere, hitzaren pertzepzioa errazten du.

  • Hezkuntzako arloak ere entzumen urritasuna duten haurrengan egin dezaken esku-hartzea garrantzitsua izango da bere garapenerako. Irakasleek garbi eduki behar dute zer den urritasun mota hau edukitzea eta beren gelako haurrari buruzko informazio guztiaren berri izan behar dute; urritasunaren ezaugarriak, garapen motorea, kognitibo, komunikatibo eta soziala, gogoko gauzak, motibazioak… Horrez gain, ikasle guztiek kalitatezko hezkuntza jasotzeko eskubidea duten aldetik, haurra gelan guztiz integratu eta gustura sentitzeko estrategia edo metodologia desberdinak erabili beharko ditu, hauek ongi egiteko profesionalen laguntzaren bidez. Ikasgelak egokituta egon behar dira, hau da, esaterako; entzumen urritasuna duen haurrak gelakideek esandako ulertzeko aurrez-aurre izan behar ditu eta ondorioz borobil batean antolatuta egotea izango litzateke egokiena.

Eta azkenik, irakasleak haurrarekin komunikazio eraginkorra izateko, zeinuen hizkuntza ikastea funtsezkoa litzateke, baita hizkuntza hau beste haur guztiei irakastea.

Ondorengo helbide hauetan, entzumen urritasuna duten haur batzuen kasuak ageri dira, eta hauetan ikusi daitekeen bezala, haur bakoitzak modu jakin batean erantzuten du inplante koklearra inplantatzean.

Bestetik, haur hezkuntzako eskola batean entzumen urritasuna duten umeak integratzeko eraikitako proiektu baten inguruko bideo labur bat aurkitu dugu;

Utzi iruzkina