Motore Urritasuna

Definizioa

 Gorputz koordinazio alterazioa duen ikaslea, modu etengabe edo iragankorrean motore aparailuan eragozpenen bat duena da, sistemaren baten funtzionamenduan anormaltasun bat duelako, bere adin bereko ikasleek egin dezaketen ekintzaren bat maila aldakorrean mugatzen duena.

Motak

1.         NERBIO SISTEMARI DAGOZKIONAK:
1.1.- JATORRIA GARUNEAN

Garun Paralisia: posturaren eta mugimenduaren desordenua, etengabekoa eta ez aldagaitza, garapena eta hazkuntza bete aurretik garunean izandako lesio bategatik”. (flnternational Society of Cerebral Palsy)

 

Ezaugarriak:

–     Ez da heredatzen

–     Ez da progresiboa

–     Nerbio sistema  heltzen ari  denean ematen  da.
Sailkapena:
(Gorputz atal ezberdinetako motore eragozpenen  banaketa aintzat hartuz…)

–     Tetraparesia edo tetraplegia:  Goiko 2 ataletan eta beheko 2 ataletan izandako kalteari deritzo. Normalean enborraren postura mantentzea kosta egiten da. Batzuetan, haurra ibili ezina, ibiltzeko zailtasunak edota ibiltzeko laguntza ortopedikoak behar izatea gerta daiteke. Kasu larrienetan, mugimendu koordinazioa ezinezkoa izaten da.

–     Disparesia, displejia edo paraplejia:   Lesioak batik bat   beheko ataletan eragina duen motore eragozpena eragiten du. Goiko atalak ondo egon ohi dira edo ezintasun txiki bat izaten dute eskuetako mugimendu trebe batzuetarako.  Haur batzuk autonomiaz ibiltzeko gai dira eta kasu larrienetan ibiltzeko aparailuak erabiltzen dituzte.

–     Hemiparesia edo hemiplegia: gorputzaren alde baten (eskuma edo ezkerra) afektazio mailari deritzo.  Afektatua dagoen atalari eragiten dio, korri egiterakoan, jauzi egiterakoan… arazoak. Goiko atala normalean afektatuena izan ohi da.

(Sistema  neurologikoen ezaugarrien arabera…)

–     Espastikoa: lesioak motore geruzako zelula piramidaletan du eragina. Gorputz zati batek bestarekiko mugimendu disoziatzeko zailtasunak egoten dira.

–     Atetosikoa: lesioak bere jatorria garunaren materia gris sakonean jatorria duten bide extrapiramidalengan izan du eragina. Giharren erlaxazioa ezinezkoa izaten da.

–     Ataxikoa: Lesioak zerebeloan du eragina,  orekatze gaitasuna,  koordinazio,  eta mugimenduaren prezisioa arautzeko gaitasuna, zalantzan daudelarik.  Aldakorra.

Traumatismo kraneo-enzefalikoak:  Garuneko lesio lokalizatu edo nahastuen ondorio dira, buru-hezurreko masa entzefalikoa astintzearen ondorio.

Ezaugarriak:

–     sakontasun eta iraupen aldakorra duten konorte galtzeekin batera ematen dira.
Sailkapena:

–     Motore alorrekoak

–     Komunikazio eta lengoaia alorrekoak

Tumoreak

1.2.- JATORRIA ARDATZEAN

Ardatz Bifidoa: Atzealdeko bertebral arku bat edo gehiagoren fusio edo ixte ezak adierazten duen sortzetiko malformazioa da, eta medular espinalaren parte bat edo bera biltzen duen (meningeak) kanpora ateratzearekin edo ez joan daiteke.

Sailkapena:
– ezkutuko ardatz bifidoa
– ageriko ardatz bifidoa
– meningoceledun ardatz bifidoa
– mielomeningoceledun ardatz bifidoa

Poliomilitia Medula  espinalaren  motore  neuronei  erasotzen  dien  birus  batek eragindako gaisotasun  infekzioso  bat  da,   neuronen  haztea  eragiten  duena,   ondoren  beraietatik ateratzen  diren  nerbio  fibrak  degeneratzea  eraginez,  kasuan  kasuko  giharrak  atro­fiatuz.
Traumatismo medularrak: Luxazioa, bertebra bat  edo gehiago erabat  edo partzialki  haustea, eta gainera  medularen partezko lesioa edo osoa eragiten duten bizkar hezurrak kolpe fuerteak jasa­ten  dituztenean gertatzen  dira  (mota  anitzetako istripuak orokorrean).
Endekapenezko lesio medularrak

2.   GIHAR SISTEMARI  DAGOZKIONAK:
Giharre miopatia edo distrofia progresiboak: Antzerako ezaugar r iak dituzten gaixotasun talde bat  da,  gihar re fibrarengan era­gina izateagat ik nabarmentzen dena eta bere degenerazio progresiboak aparailu loko­motoreko gihar reak ahultzen joaten dena,  motore funtzio nagusiak alteratu eta ezintzera iritsiz. Distrofia motaren arabera gaisotasunaren ondor ioak era benignoetatik oso larrie­tara  joan daitezke. Aiken kasu  hau da sarrien  ematen  dena eta  normalki haurtzaroan hasten den eta bizitzeko esperontza gutxitzen duen deterioro fisiko progresiboa darama berarekin.
Sailkapena:
– Duchenne De Boulogneren distrofia edo distrofia sasi-hipertrofikoa
– Beckerren gihar re distrofia
– Landouzy-Dejer ine motako distrofia

3.   HEZUR-ARTIKULAZIO SISTEMARI DAGOZKIONAK:

Malformazio kongenitoak:

Agenesia: Ausentzia kongenitoa, atal  baten formazio falta edo garapen ez osoa era partzial edo totalean. Umetoki barruko garapenean enbrioi edo fetoarengan eragina duten arrazoi  anitzengatik gertatzen da.

Fokomelia: Malformazio kongenitoa  atal  baten lotura zatia falta delako nabarmentzen da; lekua  bizkar  giharrari  lotua.

(artrogriposia: Giharre eskeletikoa  behar  bezala garatu ez delako nabarmentzen den gaixota­suna, anputazioak, luxazioak)

Distrofikak

  • Kondodistrofia
  • Osteogenesi akastuna
  • Osteogenesi ez-perfektua

Mikrobianak
Haur-erreumatismoa

Esku-hartzea

Haur batzuek  motore urritasuna izanik, artikulazio, gihar eta hezurretan izaten dituzte arazoak eta horrenbestez horrek ikasketetan eragiten die; irakurri eta idazterako orduan batez ere. Hori dela eta, lehenik eta behin motore urritasuna duten ikasleen mugimendu posibilitateak  eta euren mugimendu autonomia behatu behar dira ondoren laguntzak eskaintzeko; horretarako:

  • Behar duen denbora eman, inongo presiorik sartu gabe.
  • Ekintzak  poliki-poliki burutu, seinale edo arau batzuen laguntzaz.
  • Pauso txikietan ekintzak zailtzen joan.
  • Laguntza motorrak eskaini iezazkiozu, horien artean; bastoiak, espalderak,… bera zutik manten dadin.
  • Komunikazio lengoiai apropos bat erabili, ikasleak ulertu zaitzan.

Utzi iruzkina