Esku-hartzea


Arreta Goiztiarraren esku-hartzea, aurretik aipatutako hiru prebentzio mailen zeregina izango da; haur batek duen urritasuna identifikatu eta gero, edota hori jasateko arrisku egoeran baldin badago, bai haur eta familiarentzako irtenbide bat ahalik eta azkarren bilatu beharko dute.

Zerbitzu guztien parte hartzea nahitaezkoa da, bakoitzak bere aldetik egin dezakeen guztia eginez;

Lehen mailako prebentzioari dagokionez, zerbitzu ezberdinek etorkizunean arazoak sortzea posible diren egoeretan egingo dute esku-hartzea. Esku-hartze hori garatzeko, hainbat zerbitzu desberdintzen dira;

1. Osasun zerbitzuak; sanitate publikoak, programa eta jardunen aukera zabala

– Pediatria: 1-14/18 urte bitarteko haur guztiei zuzendua dagoenez, garrantzitsu da agerpen goiztiarreko garapenaren nahasmenduen jarraipenean; hauei ohiko azterketak egiten dizkiete.

– Nahaste neuropsikosensorialak jasateko arriskuan dauden haurrentzako programak; programa hauek bereziki arazo jakin batzuk izan ditzaketen haur talde bati bideratuak daude.

– Adimen osasunerako zerbitzuak; rol garrantzitsua daukate lehen mailako prebentzio horretan, izan ere, osasun eta familia planifikaziorako programa desberdinekin elkarlanean aritzen dira.

– Haur-gortasunaren detekzio goiztiarreko programa.

2. Gizarte zerbitzuak; Haurrei zuzenduriko gizarte-zerbitzuen helburua hauen eskubideak zaintzea eta haien oinarrizko beharrak gogobetetzea da. (BIBLIO). Talde honetan kokatzen ditugu arrisku sozial eta tratu txarrak  jasaten dituzten haurrei eginiko esku-hartzeak. Bestetik, modu berezi batean haurren garapenerako nahastean aurre-hartzen dute, arrisku sozialen bat jasateko egoeran dauden haurrei bideraturiko programen bitartez.

3. Hezkuntzak zerbitzuak; Bai haurrari eta bere familiari Haur Hezkuntzatik emaniko laguntzak. Laguntza hauek askotan erabakigarriak izan daitezke arrisku egoera maila altuan dauden ume zein familiarentzat. Hezkuntza arloko laguntza-zerbitzu hauei berritzaguneak deritze.

Bestetik, bigarren mailako prebentzioen helburu nagusia, haur baten garapenean eman litezkeen alterazio desberdinak ahalik eta azkarren antzematea da. Egia baita, geroz eta lehenago antzeman, orduan eta aukera gehiago egongo direla gaineratutako patologiak aurreikusteko, eta haurraren ingurua modu egokian moldatzeko. Esku-hartze honetan, hainbat etapa desberdintzen dira; jaio aurreko etapa, etapa perinatala eta jaio osteko etapa. Etapa bakoitzean ekintza eta zerbitzu jakin batzuk hartzen dute parte.

……

Hezkuntzako esparruak funtsezko papera du esku-hartze horretan. Geroz eta gehiago dira 0-3 urteko hezkuntza-zikloetara beren haurrak bidaltzen dituzten gurasoak eta ondorioz, bai haur eta bai familiarekin harreman bat sortu beharra izaten dute. Etapa horretan, hau da, bizitzaren lehen urte horietan irakasleek duten rola oso garrantzitsua da, izan ere, bertan ematen dira ikaskuntzarako oinarrizkoak diren gaitasun eta jokabideetan arazoak. Horrelakoren bat antzeman eta urritasunen bat jasateko susmoa aktibatzen bazaio, familiakoei komunikatu beharko die eta behin hori eginik, bai eskola esparruan eta baita etxean, haurrak eginiko guztiari erreparatzen hasiko dira.
Arrazoi horregatik, irakasleek haur guztiak ezagutzea funtsekoa da; gogoko gauzak, gaitasunak, zailtasunak… eta guzti horiei erantzuteko ikasgelak haur guztientzat prestatuak egon behar dira, txoko ezberdin eta beharrezko baliabide espezializatuekin batera.

Aipaturiko zerbitzu guzti hauen parte-hartzea ezinbestekoa da haurren urritasuna gutxitu ahal izateko eta horrekin batera, aukera eta baliabide desberdinak eskainiz haurraren autonomia sustatzeko.

Utzi iruzkina